Gizartea -
Iruñea
Emakume bat hil da Gazteluko plazan, bihotzekoak jota, sanferminetako txupinazoaren aurretik
Jende asko biltzen zen plazan, pantailen eta eszenatoki baten inguruan.
Agentziak | EITB Media
63 urteko emakume bat hil da bihotzekoak jota, San Fermin jaien hasierako txupinazoa baino ordubete lehenago, Gazteluko plazan.
Jende asko biltzen zen plazan, pantailen eta eszenatoki baten inguruan. Emakumea osasun postu batera joan da, gaizki zegoelako. Konponbiderik gabe suspertzen saiatu dira, Iruñeko Udaltzaingoaren arabera.
Oraingoz, ez dute jaiarekin lotutako gorabehera gehiagorik baieztatu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea