Gizartea -
Trafikoa
Sei autok talka egin dute N-1ean, Andoainen, eta bi pertsona zauritu dira eta ilara luzeak sortu
Bidea 09:45ean zabaldu dute (errei bat itxita izan da ia bi orduz), eta aurreikuspena da egoera bere onera etortzea.
EITB Media
Sei ibilgailuk istripua izan dute goizean N-1 errepidean, Andoain parean eta Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ondorioz, bi pertsona zauritu dira. Pilaketak ere sortu dira, zazpi kilometrorainokoak.
Ezbeharra 08:00ak aldera jazo da. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, sei ibilgailuk talka egin dute. Istripuaren lekura joan dira osasun zerbitzuak, Ertzaintza eta suhiltzaileak (ibilgailu barruan harrapatuta geratu den pertsona bat atera dute).
Zauritutako bi pertsonak Donostiako Ospitalera eraman dituzte.
Sei ibilgailuak ezkerreko erreian geratu direla eta, Ertzaintzak hori itxi du erretiratu bitartean. 09:45ean zabaldu dute berriro bidea, eta oraindik pilaketak badaude ere, egoera bere onera etorriko delakoan dira Trafikoko arduradunak.