Gizartea -
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Nafarroako Gobernua Iruñeko hilketa matxistaren auzian pertsonatuko da
Gainera, hilketa matxista gaitzesten duela eta emakumeen aurkako indarkeria adierazpen guztiak arbuiatzen dituela berretsi du Foru Gobernuak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nafarroako Gobernuak gaur goizean iragarri du larunbatean Iruñeko Ermitagaña auzoan gertatutako hilketa matxistaren auzian pertsonatu egingo dela.
47 urteko emakumearen hilketa larunbat goizean gertatu zen, Francisco Aleson kalean dagoen Anayak tabernaren barnealdean. Ustezko hiltzailea, 51 urteko gizonak bere burua entregatu zuen Iruñeko Udaltzainaren egoitzan eta bere bikotekidea hil zuela aitortu zuen. Epailearen aurretik igaro ondoren, astelehenean sartu zen espetxean.
Javier Remirez Nafarroako presidenteordeak gaur kazetarien aurrean adierazi duenez, hilketa matxista izan zela baieztatu ostean hartu du erabakia Foru Gobernuak.
Bestalde, hilketa matxista gaitzesten duela eta emakumeen aurkako indarkeria adierazpen guztiak arbuiatzen dituela berretsi du Nafarroako Gobernuak.