Gizartea -
Hilketa matxista
Gizon batek bikotekidea hil du Burgosen
Espainiako Poliziaren Burgoseko agenteek 42 urteko gizon bat atxilotu dute bere bikotekidea, 20 urteko emakume bat, hil duelakoan. Arratsaldean izan da ezbeharra, Burgosko hiriburuko Cid etorbidean partekatzen zuten etxebizitzan, Espainiako Poliziak jakitera eman duenez.
EITB Media
Espainiako Poliziaren Burgoseko agenteek 42 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, bere bikotekidea, 20 urteko emakume bat, hil duelakoan.
Arratsaldean gertatu da ezbeharra, Burgoseko hiriburuko Cid etorbidean partekatzen zuten etxebizitzan, Espainiako Poliziak larunbat honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Poliziak jakinarazi dutenez, emakumeak 112 telefonora deitu du hiru eta erdiak aldera, bikotekidearekin arazoak zituela jakinarazteko. Ondoren, atxilotuak deitu du larrialdietarako telefonora, emakumea oso urduri zegoela eta gela batean giltzapetu dela esanez, labana batekin.
Agenteak iritsi direnean, emakumea hilda zegoen. Bikotekideak bere burua urkatu duela eta gorpua berak eskegi duela argudiatu du atxilotuak.
Eszena eta jasotako zantzuak nahasgarriak izan dira hasieran; ondoren, baina poliziak gizona atxilotu du hilketaren ustezko egile gisa.
Gizonak aurrekariak ditu aurreko bikotekidearen aurkako genero-indarkeriagatik. Eta hildakoa, poliziaren oharren arabera, aurreko bikoteen biktima izana zen, baina ez zegoen emakumearen salaketarik, ustez bere hiltzailea izan den gizonaren kontra.