Gizartea -

ERTZAINEN PROTESTA

% 60ko absentismoa Brigada Mugikorrean zein Gasteizko komisaldegian, Tourraren lehen egunean

Segurtasun Departamentuaren iturriek jakitera eman dutenez, Trafikoko Unitatea, txirrindulari proba aurrera ateratzeko ezinbestekoa dena, "ehuneko ehunean" aritu da lanean.

Ertzaintzako 54 motorzale ari dira lanean egunero Tourrean. Argazkia: EFE
Ertzaintzako 54 motorzale ari dira lanean egunero Tourrean. Argazkia: EFE
Ertzaintzako 54 motorzale ari dira lanean egunero Tourrean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gaurko aurreikusitako zerbitzu guztiak bete ditu goizean goizetik, unitate batzuetan ohikoa dena baino baja gehiago izan dituzten arren, Brigada Mugikorrean, esate baterako, Segurtasun Departamentuak baieztatu duenez.

Sindikatuetatik jakitera eman dutenez, % 60koa izan da absentismoa Brigada Mugikorrean edota Gasteizko komisaldegian, esate baterako. Kontuan izan behar da bihar Gasteiztik aterako dela Tourraren bigarren etapa.

Segurtasun Departamentuaren iturriek zehaztu dutenez, dena dela, Trafikoko Unitatea, txirrindulari proba aurrera ateratzeko ezinbestekoa dena, "ehuneko ehunean" aritu da lanean.

Zalantza handia zegoen zer gerta zitekeen. Izan ere, 'Ertzainak borrokan' mugimendu asindikalak behin baino gehiagotan mehatxu egin baitu Tourra boikoteatzearekin, euren eskariei men egin ezean.

Kolektibo honek zein ErNE, Esan, Sipe eta Euspel sindikatuek hainbat mobilizazio egin dituzte elkarrekin azken egunotan, lan hitzarmen berri baten alde.

Segurtasun Saila gustura agertu da: "garbi dago Ertzaintzak, kolektibo modura, ondo erantzun diola gaurko erronkari", "gehigo zabala oso profesionalak baita eta oso arduratsuak" gaineratu dute.

1.500-1.700 ertzaina arituko dira egunero lanean, Tourreko lehen hiru egunetan.

"Protestak ez dira geldituko Tourrarekin"

Bestalde, Sipe sindikatuko bozeramaile Juan Carlos Saenzek esan du jardunaldi honetan absentismoa % 60koa izan dela, esaterako, Brigada Mugikorrean eta, besteak beste, Gasteizko ertzain-etxean.

Saenzek esan du ez dakiela zergatik ugaritu diren bajak, baina azpimarratu du baja horiek medikuak ematen dituela eta inork ezingo duela "iruzurra" izan denik esan. Baja kopuruak izan du gaur eraginik, izan ere, esaterako, Ertzaintzaren hurrengo promozioko ikasle bat eta agente bat egotekoak ziren bidegurutzeetan (sindikatuek errefusatu egiten zuten hori) ikaslea baino ez da egon, eta hori "onartezina" dela adierazi du Saenzek.

Sipe sindikatuko bozeramaileak ohartarazi duenez, lan-itun berri bat eskatzeko ertzainek martxan dituzten protestak "ez dira Tourrarekin geldituko. Hauteskunde orokorrak daude hogei egunetan eta EAJk aurrean izango gaitu; honek ez du etenik izango" Segurtasun Saila negoziatzera esertzen ez bada.

"Ertzainak Gatazkan" taldeak ibilgailuen karabana bat egingo du hilaren 7an Donostian

'Ertzainak Gatazkan' plataforma asindikalak iragarri du ibilgailuen karabana bat egingo duela datorren ostiralean, uztailaren 7an, Donostian.

"Hitzarmen duin baten alde, inoiz baino gogo handiagoarekin jarraitzen dugu", adierazi dute. 17:00etatik 19:00etara izango da mobilizazioa eta Loiolako aparkalekutik abiatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantziako Tourra Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Lan gatazkak