Gizartea -

SAN MARTZIAL

Emakundek "positibotzat" jo du Irungo alkateak lehen aldiz alarde parekideari harrera egin izana

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Josune Irabien idazkari nagusiak babesa adierazi die alarde parekideari.

Miren Elgarresta eta Josune Irabien Emakundeko ordezkariak, Irunen. Argazkia: Emakunde
Miren Elgarresta eta Josune Irabien Emakundeko ordezkariak, Irunen. Argazkia: Emakunde
Miren Elgarresta eta Josune Irabien Emakundeko ordezkariak, Irunen. Argazkia: Emakunde

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakundeko zuzendariak herrien tradizioak "garai berrietara" egokitzea txalotu du, eta "positibotzat" jo du Irungo alkateak lehen aldiz alarde parekideari udaletxean harrera egin izana. Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Josune Irabien idazkari nagusia San Martzial egunez Irunen izan dira, alarde parekideari babesa emateko.

Tradizioak testuinguru jakin batean sortu zirela eta garai berrietara egokitzeko eboluzionatu behar dutela azpimarratu du Elgarrestak, hain zuzen ere, "pertsonen berdintasunaren alde gero eta sentsibilizazio handiagoa duen gizarte" honetara.

Horren esanetan, "adi egon behar dugu benetan berdintasunezkoak diren jaiak ospatzeko bidean aurrera egiten lagun diezaguketen aldaketa seinale guztiei".

Elgarrestaren ustez, "ezin dugu onartu hurrengo belaunaldietara pasatzea gatazka", eta "elkarrizketa, akordio eta lankidetzaren" alde egin du.

Bestalde, gogoratu du beste udalerri batzuetako jaietan ere berdintasunerako pausoak ematen ari direla. Ildo horretan, "Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan emakumeek parte hartzeko estrategiak" izeneko txostena aipatu du, zeinetan EAEko bederatzi herritan (Gasteiz, Amurrio, Laudio, Bilbo, Berriz, Gernika, Donostia, Tolosa eta Antzuola) egindako aldaketa prozesuak aztertzen diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Gipuzkoa Emakunde Gizartea Albisteak Gaur Irun albisteak gaur Gaurko azken orduko albistea Feminismoa Irungo alardea albisteak