Gizartea -

Lapurretak etxebizitzetan

Iritsi da uda, garai eraginkorrena etxeetan sartzen diren lapurrentzat

Opor garaia iristen den bakoitzean bezala, Ertzaintzak gomendio sorta bat argitaratu du, kanpoan gauden bitartean, lapurrak gure etxeetara sartzea saihestu dezagun.

Lapurretak etxebizitzetan
Lapurretak etxebizitzetan
Uda da lapurrak etxeetan gehien sartzen diren garaia

1:51

A. Aramendi Elduaien | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022an, 6.000 etxe baino gehiagotan sartu ziren lapurrak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Datu hori 2019an baino apalagoa da (2020 eta 2021 urte bereziak izan ziren). Beheranzko joera hori ere 2023ko lehen lauhilekoan nabaritu da; tarte horretan 800 lapurreta inguru zenbatu dituzte EAEko poliziek, iaz garai berean baino gutxiago.

Datuek norabide positiboa erakusten badute ere, zuhurrak izaten jarraitzeko gomendioa egiten dute adituek, batik bat udan. Muskizeko ertzain-etxeko unitate buruak, Pablo Abad Gutierrezek, Euskadin gertatzen diren lapurreta gehienak opor garaian izaten direla argitu du. 

Lapurreta horietako gehienak bizilagunak bertan ez daudenean gertatzen dira. Hain zuzen ere, etxeak denbora luzez hutsik dauden garaia aukeratzen dute normalean horrelako gaizkile-taldeek barrura sartu eta ondasunak eramateko. Abaden arabera, lapurrek nahiago izaten dute azkar eta zaratarik atera gabe aritu eta inorekin ez topo egin. 

Teknologiak aurrera egin ahala, gaizkileek etxeetara sartzeko erabiltzen dituzten teknikak ere berritu egin dira. Sarraila erraz zabaltzea lortzen ez badute, apurtzen saiatzen dira. Askotan entzuten ditugu bumping eta impressioning teknikak edota atea txartel bat edo gakorde bat erabiliz ireki dutela. 

Lapurreta saihesteko gomendioak

Baina al dago modurik lapurrak gure etxera sartzea ekiditeko? Ertzaintzak garai honetan urtero kaleratzen ditu lapurreten aurkako gomendioak; bai festa giroan, kalean, gerta daitezkeen lapurretak ekiditeko, baita oporretara goazenean hartzeko neurriei buruzko gomendioak ere. Lapurrei etxera sartzea zailtzeko, besteak beste, ekintza hauek egin ditzakegu: beti atea giltzaz itxi - baita etxe barruan gaudenean ere -, ate inguruan agertu daitezkeen seinaleei adi egon, bidaian noiz joango garen ez zabaldu, postontzia hustu eta konfiantzazko norbaiti tarteka pertsianak mugitzeko eskatzea, eta abar. Aurten, etxeko sarrailei begirada bat botatzeko eta ahalik eta seguruenak jartzeko gomendioa ere egin dute.

Lapurrak etxera sartzea saihesteko 6 gomendio
Lapurrak etxera sartzea saihesteko 6 gomendio
Lapurrak etxera sartzea saihesteko 6 gomendio

2:08

Sarraila seguruak

Errenteriako Otaño sarrailen dendako Itoiz Etxenagusiaren hitzetan, ez dago merkatuan lapurrak etxera sartzea erabat saihestuko duen sarrailarik. UCES sarrailagile seguruen elkarteko kideak dira eta, aditu gisa, lapurrei zeregina zaildu behar zaiela uste dute; alegia, ahalik eta oztopo gehien jartzean. Atea zabaltzeko denbora luzea behar badute eta zarata atera behar badute, saiakera bere horretan utzi dezakete.

Horretarako, lehendabizi, gure etxeko sarrailaren ezkutuari eta zilindroari begiratzeko gomendatzen digu. Sendoak eta seguruak izan beharko lirateke, apurtzen zailak direnak. Teknologiak berrikuntza ugari ekarri ditu sektore honetara ere azken urteetan eta gero eta material seguruagoak daude merkatuan. Zalantzaren bat gelditzen bazaigu, gainera, bigarren sarraila bat jartzeko aukera ere aipatu du.

Lapurreten aurrean, zeintzuk dira merkatuko sarraila seguruenak eta ahulenak?
Lapurreten aurrean, zeintzuk dira merkatuko sarraila seguruenak eta ahulenak?
Lapurreten aurrean, zeintzuk dira merkatuko sarraila seguruenak eta ahulenak?

1:21
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Lapurretak azken ordukoa