Gizartea -
Eraso matxista
Gizon bat atxilotu dute Bermeon emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Udalak gaitzetsi egin du ekainaren 17ko goizaldean izandako erasoa, eta herritarrei eskatu die mugimendu feministak gaur arratsalderako deitu duen elkarretaratzean parte hartzeko.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bermeon (Bizkaia), sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita, Ertzaintzako bozeramaile batek baieztatu duenez.
Adierazpen instituzional batean, Bermeoko Udalak gaitzetsi egin du ekainaren 17an Bizkaiko udalerri horretan izandako erasoa.
EH Bildu, Guzan eta EAJko bozeramaileek sinatutako adierazpenean, Udalak "babes osoa" eskaini dio erasoa jasan duen emakumeari eta "bere inguruko pertsona guztiei".
Bermeoko Udalak "une honetan behar dituen baliabide guztiak" jarri ditu biktimaren esku, eta mugimendu feministak gaur arratsalderako deitu duen elkarretaratzera joateko eskatu die herritarrei.