Gizartea -

Gipuzkoa

Gizon baten gorpua erreskatatu dute Donostia eta Orio arteko uretan, kostaldetik 400 metrora

Laketontzi bateko tripulatzaileek gizonaren gorpua aurkitu dute 19:00ak aldera. Ondoren, Guardia Zibilaren patruila bat bertara hurbildu da, eta gorpua jaso eta Pasaiako portura eraman du. Handik Auzitegiko Zerbitzu Anatomikora eraman dute, identifikatzeko.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laketontzi bateko tripulatzaileek gizon baten gorpua aurkitu dute gaur, 19:00ak aldera, Donostia eta Orio arteko kostaldean, 400 bat metrora, Ertzaintzak eta Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak jakitera eman dutenez.

Guardia Zibilaren patruila bat 64 urteko gipuzkoar baten bila ari zen, haren familiak ostegunean salatu zuen desagerpena. Ondoren, bertara hurbildu, gorpua jaso eta Pasaiako portura eraman du. Handik Auzitegiko Zerbitzu Anatomikora eraman dute, identifikatzeko.

Bestalde, bertan behera utzi dute 64 urteko donostiarra bilatzeko dispositiboa gauean. Atzo arratsaldean atera zen etxetik, eta, senideek emandako informazioaren arabera, Ulia mendiaren inguruan eta inguruetan egon zitekeen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Orio Albisteak