Gizartea -

Tragedia Mediterraneoan

Zerrenda beltza: 2009ko martxotik 2023ko otsailera bitartean izandako hondoratze larrienak

2015eko apirilaren 19an, 850 pertsona desagertu ziren Siziliako uretan, Europako kostaldera iritsi nahian, orain arte gertatutako tragediarik handiena. Astebete lehenago, apirilaren 13an, beste 400 desagertu ziren, Libiako kostaldearen parean, beren ontzia zulatuta.

Aita Mari euskal ontziak Mediterraneoan egindako erreskatea. Artxiboko argazkia: SMH
Aita Mari euskal ontziak Mediterraneoan egindako erreskatea.
Aita Mari euskal ontziak Mediterraneoan egindako erreskatea. Artxiboko argazkia: SMH

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

- 2009ko martxoak 31: Gutxienez 214 pertsona desagertu ziren Libiako uretan.

- 2011ko martxoak 22-27: 335 eta 160 pertsona zeramatzaten bi ontzi desagertu ziren, Italiako kostaldera bidean.

- 2011ko apirilak 6: 300 pertsona baino gehiago zeramatzan ontzi bat iraulita desagertu ziren 250 pertsona, Lampedusa uhartetik gertu.

- 2011ko maiatzak 6: lepo zihoan ontzi bat hondoratu zen Libiako kostaldearen parean, 600 pertsona ingururekin, eta horietatik 130 baino ez ziren bizirik atera.

- 2011ko ekainak 2: Libiako gatazkatik ihesi zihoazen 200-270 pertsona desagertu ziren, Tunisiako kostaldetik gertu.

- 2013ko urriak 3: 360 pertsona hil ziren Lampedusara (Italia) zihoazen ontzia hondoratuta.

- 2015eko otsailak 11: Gutxienez 300 pertsona hil ziren Siziliako kanalean, horietatik 29 hipotermiak jota, eta gainerakoak Libiatik zekartzan ontzia hondoratuta.

- 2015eko apirilak 13: 400 pertsona desagertu ziren, beren ontzia Libiako kostaldean hondoratuta.

- 2015eko apirilak 19: Italiako Fiskaltzaren arabera, 850 pertsona inguru desagertu ziren Siziliako kanaleko uretan, Italiako kostaldera iristen saiatzen ari zirenean.

- 2015eko abuztuak 6: Palermoko portura (Italia) iritsi ziren bizirik atera ziren 400 pertsona inguru, eta 700 pertsona inguru zeramatzan ontzi baten hondoratzetik erreskatatutako 25 gorpuak. Aurreko egunean gertatu zen, Libiako kostaldearen ondoan.

- 2015eko abuztuak 28: Bi ontzi hondoratu ziren Libiako uretan. 100 gorpu eraman zituzten Libiako Zuwara herriko ospitalera.

- 2016ko apirilak 20: Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (ACNUR) baieztatu zuen 500 pertsona inguru hil zirela Libiatik Italiara zihoan ontzi baten hondoratzean.

- 2016ko ekainak 5: 890 pertsona hil ziren hamar egunetan Mediterraneoan, Europako kostaldera iritsi nahian zebiltzala.

- 2016ko apirilak 21: 500 hildako inguru izan ziren Libiatik Italiarako bidea egiten ari zen ontzi baten hondoratzearen ondorioz.

- 2016ko irailak 21: Gutxienez 162 hildako Egiptoko Kafr al Sheij probintziako Mediterraneoko kostaldearen parean hondoratutako ontzi batean. Ontzi horretan 600 pertsona inguru zihoazen.

- 2017ko urtarrilak 14: Gutxienez 180 pertsona hil ziren Mediterraneoan, Libiako kostaldetik 30 miliara, ACNURen arabera.

- 2017ko azaroak 17: Italiako Salerno hiriko Fiskaltzak uste du 100 pertsona inguru desagertu zirela Mediterraneoan, azaroaren 3an ontzi bat hondoratu ondoren.

- 2018ko ekainak 29: 100 pertsona inguru desagertu ziren Libiako Qarabuli hiritik 25 miliara, handik abiatu ziren Europara, hain zuzen ere.

- 2019ko urtarrilak 19: Gutxienez 114 pertsona desagertu ziren eta beste hiru hilik aurkitu zituzten etorkinak zeramatzan itsasontzi bat Libiako kostaldetik 50 miliara hondoratu ondoren.

- 2019ko uztailak 25: 150 pertsona baino gehiago hil ziren Libiako kostaldean, Mediterraneoa zeharkatu nahi zuen txalupa pneumatiko bat hondoratuta.

- 2023ko otsailak 26: 80 hildako eta 30 desagertu, Italiako Calabria eskualdeko Steccato di Cutroko hondartzen ondoan izandako hondoratzean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak Mediterraneo itsasoa