Gizartea -

NAFARROA

9 urte eta erdiko kartzela zigorra berretsi diote Iruñean 10 urteko mutiko bati sexu erasoa egin zion gizonari

Kondenatutako gizonak 50.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari, eta ezingo da 12 urtez biktimarengana hurbildu, ezta berarekin komunikatu ere.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bederatzi urte eta erdiko kartzela zigorra berretsi dio, Iruñean, 10 urteko mutil bati modu jarraituan sexu erasoa egin zion gizonari. Biktima erasotzailearen anaiaren bikotekidearen semea zen.

Epaia ez da irmoa eta aldeek Auzitegi Goreneran jo dezakete.

Epaiak jasotzen duenez, zigorraren erdia bete ondoren Espainiako Estatutik kanporatuko dute eta 10 urte igaro arte ezingo da itzuli. Gainera, 50.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari, eta ezingo da 12 urtez biktimarengana hurbildu, ezta berarekin komunikatu ere. Espetxe zigorraren ondoren, beste bost urtez zaintzapeko askatasuna bete beharko du.

Instantziako auzitegiak frogatutzat eman zituen bi sexu erasoak 2016ko azken hiruhilekoaren eta 2018ko urtarrilaren artean gertatu ziren, erasotzailea bizi zen Iruñeko etxebizitza batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Epaiketak argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Eraso sexualak gaur