Gizartea -
Planeta berria
Bi izar orbitatzen dituen planeta bat aurkitu dute, ‘Star Wars’eko ‘Tatooine’ planetaren antzekoa
Planeta ugari dituen bigarren izar-sistema bitarra da. Mota honetako planetarik ezagunena zientzia fikziokoa da, Star Warseko Luke eta Anakin Skywalker bizi diren planeta.
Agentziak
Sistema zirkumbinario bati dagokion planeta berri bat aurkitu dute. Sistema horietan planetek bi izarren inguruan orbitatzen dute. Aurkikuntza bitxia da, Star Warseko 'Tatooine' planetaren antza duela esaten delako, eta biak sistema zirkumbinarioak direlako.
Planeta berri horri BEBOP-1c izena jarri diote, eta TOI-1338/BEBOP-1 sistema zirkunbinarioa osatzen du 2020an aurkitutako TOI-1338b planetarekin batera. Lehena erraldoi gaseoso bat da, 215 egun behar ditu izarren inguruan orbitatzkeo eta Lurrarena baino 65 aldiz masa handiagoa du.
Aurkikuntza hau atzo argitaratu zen Nature Astronomy aldizkarian, eta Birminghameko Unibertsitateak (Erresuma Batua) koordinatu du, besteak beste, Ohioko Estatuko Unibertsitatearekin (AEB) batera. Azterketa honetarako, abiadura erradialen metodoa erabili dute, planetek denboran zehar beren izar anfitrioien gainean egiten dituzten grabitate-desplazamenduen neurketan oinarritzen den teknika.