Gizartea -

LAN PUBLIKOA

Osakidetzak EPEko azterketen datak aurreratu ditu bost kategoriatan, U23ko hauteskunde orokorrak direla eta

Neurri horrek uztailaren 23an azterketak egiteko izena eman zuten 1.019 pertsonari eragiten die. Nolanahi ere, EPEko gainerako lanbide-kategorietako azterketak egiteko datak, ordutegiak eta lekuak ez dira aldatu.

Osakidetzak deitutako Lan Eskaintza Publiko bateko azterketak. Artxiboko argazkia: EITB Media
Osakidetzak deitutako Lan Eskaintza Publiko bateko azterketak. Artxiboko argazkia: EITB Media
Osakidetzak deitutako Lan Eskaintza Publiko bateko azterketak. Artxiboko argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak aurtengo Lan Eskaintza Publikoaren (2020, 2021 eta 2022ko EPEko eta 2021eko egonkortze probak) azterketen datak eta orduak aurreratu ditu bost lanbide-kategoriatan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Zerbitzuak gaur ohar bidez jakinarazi duenez, hitzordua bat zetorren uztailaren 23rako deitutako hauteskunde orokorrekin, eta horregatik erabaki dute aldatzea.

Neurri horrek uztailaren 23an azterketak egiteko izena eman zuten 1.019 pertsonari eragiten die. Nolanahi ere, EPEko gainerako lanbide-kategorietako azterketak egiteko datak, ordutegiak eta lekuak aurrez argitaratutako informazioaren arabera mantenduko dira.

Zehazki, Terapeuta Okupazionala, Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria, Instalazio Elektrikoetako Teknikari Espezialista, Anatomia Patologikoko eta Zitologiako Teknikari Espezialista eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua - LMT lanbide-kategorietako azterketak uztailaren 21era eta 22ra aldatu dituzte.

Hauek dira azterketen data eta ordutegi berriak:

- 2023ko uztailaren 21a, ostirala (17:30). Farmazia Fakultatea. EHU (Gasteiz)

-- TERAPEUTA OKUPAZIONALA

-- ELEKTROMEDIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA

- 2023ko uztailaren 22a, larunbata (17:30). Farmazia Fakultatea. EHU (Gasteiz)

-- INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

-- ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

-- FAKULTATIBO ESPEZIALISTA PEDIATRIAKO MEDIKUA – LMT

Azterketen data eta ordu berriei buruzko informazioa '2020-21-22-Egonkortzea EPE'ren aplikazioaren bidez kontsulta daiteke. EPEn izena emandako izangai guztiak sar daitezke bertan, hautaketa-prozesuan zehar izandako aldaketa eta berritasunen berri jasotzera. Gainera, abisuak argitaratu dira Intranet Korporatiboan eta Osakidetzaren webguneko profesionalen arloan, aldaketen eta azterketen data eta ordutegi berrien berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak