Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia ezarri dute arratsalderako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio handiengatik

Zenbait puntutan ordubetean 15 litro baino gehiago egin ditzake, eta abisu horia 15:00etatik 22:00ak arte egongo da indarrean.

Uholdeak Bergondan (Araba). EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Uholdeak Bergondan (Araba). EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Hilabete osoan botatako euriaren bikoitza bota du ordubutean Arabako puntu batzutan

0:40

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du gaur berriro 15:00etan prezipitazio handiengatik, eta 22:00ak arte egongo da indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzake, batez ere, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, Ebro inguruetan eta Araban.

Zaparrada ertainak eta trumoitsuak egin ditzake, eta baliteke han-hemenka handiak izatea; txingorra ere bota lezake. Halaber, haize-ufadak gogorrak izan daitezke.

Bihar, asteartea, abisu horia 06:00etatik 21:00etara egongo da indarrean. Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzake, batez ere, isurialde atlantikoan eta egunaren lehen zatian.

Atzoko euriteen ondorioz, uholdeak izan dira Arabako hainbat puntutan, Lantaron, Larrazubi, Azazeta eta Bergonda aldean, kasu. Ez da kalte pertsonalik izan, baina ura etxebizitza batzuetara sartu da.

Euskalmeten arabera, ordubetean metro koadroko 74,4 litro baino gehiago bota ditu Bernedon (Araba). Espejon, berriz, 24 litro jaso dituzte ordubetean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak bideoak Eguraldia Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Udaberria azken ordukoa Añanako Kuadrilla