Gizartea -

Ostalaritza

Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea, munduko 100 onenen artean

Larrabetzuko jatetxea "The World 's 50 Best Restaurants"ek egindako zerrendan agertzen da 2014tik, eta aurten 81. postuan gelditu da. Iazko edizioan 55.ean kokatu zen.

Eneko Atxa sukaldaria, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Eneko Atxa sukaldaria, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Eneko Atxa sukaldaria, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"The World 's 50 Best Restaurants" erakundeak egindako munduko 100 jatetxe onenen zerrendan 81. postuan kokatu da Larrabetzuko (Bizkaia) Azurmendi jatetxea, Eneko Atxa buru duela.

21. edizio honetako zerrenda osoa ekainaren 20an jakinaraziko dute Valentzian, baina dagoeneko jakitera eman dituzte sailkapen honen bigarren tartean sartu diren jatetxeak, 51. postutik 100.era.

Horien artean, hiru Michelin izar dituen eta Atxa sukaldariak gidatzen duen Azurmendi jatetxea 81. postuan kokatu da, aurreko edizioan 55.ean egin zuen bitartean.

Zerrendako antolatzaileek nabarmendu dutenez, jatetxe hau "kide zaharra" da, 2014an agertu baitzen lehen aldiz bertan, eta bi aldiz izan da jatetxe jasangarri onenen zerrendan lehena, bere filosofia "berdeari" esker.

"Dastatze-menua Atxaren garaiko sorkuntza ludikoetatik egiten den bidaia da, baratzeko arrosa eta nektarretik hasi eta atuna plantxaraino, barazki-menestrarekin eta txerri-eskutxoak murriztuta", gaineratu dute antolatzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia sariak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Larrabetzu Jatetxeak azken ordukoa