Gizartea -

Manifestazioa

Euskararen aldeko taupada sentiaraziko du gaur Sorionekuak egitasmoak Iruñean

Nafarroa osoko herritar, herri, zonalde eta eragile guztiei jai horretan parte hartzeko deia egin diete, nork bere ekarpena egin dezan, tokian tokiko jaiak, berezitasunak eta kultur egitasmoak Iruñera eramanda. Arratsaldean, manifestazioa egingo dute Antoniutti parketik abiatuta.

Sorionekuak adierazpenaren aurkezpena. Argazkia: Sorionekuak
Sorionekuak adierazpenaren aurkezpena. Argazkia: Sorionekuak
Sorionekuak adierazpenaren aurkezpena. Argazkia: Sorionekuak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sorionekuak euskararen aldeko dinamika herritarrak festa erraldoi batekin ospatuko du euskararen etorkizuna, gaur ekainaren 10ean, Iruñean. Euskararen aldeko taupada indartsu bat sentitzeko asmoarekin, festa giroan, Nafarroa euskararen lurraldea dela erakutsiko dute, "Irulegiko eskuaren aurkikuntzak erakutsi digun bezala".

Horretarako, Nafarroa osoko herritar, herri, eremu eta eragile guztiei jai horretan parte hartzeko deia egin diete, nork bere ekarpena egin dezan, tokian tokiko jaiak, berezitasunak eta kultur egitasmoak Iruñera eramanda; dela zapi edo mozorro batekin, dela txaranga batekin edo bakoitzak nahieran.

Sorionekuak egitasmoak manifestua aurkeztu du ekimen garrantzitsu horri begira, eta hauxe dio hitzez hitz: "Erabil dezagun sorioneku bihurtu gaituen 2.000 urteko eskua etorkizunari ongietorria emateko. …Gurekin batera urrats hori emateko prest zaudeten eragile sozial eta politiko orori dei egiten dizuegu, dinamikarekin bat egin dezazuen, eta euskararen aldeko bidea batera egin dezagun…".

Joan den urtarrilean aurkeztutako manifestuak Nafarroa osoko askotariko herritarren atxikimendua jaso du, baita gaurko egunerako deiak ere. Egitarauari dagokionez, haur, gazte nahiz helduentzako jarduerak antolatu dituzte egun honetarako; dantza ikuskizunak, erraldoiak eta musika emanaldiak, besteak beste. Eguneko ekitaldi nagusia, baina, arratsaldean Antoniutti parketik abiatuta egingo duten euskararen aldeko manifestazioa izango da, 17:30etik aurrera.

Ibai Sueskun: ''Euskarak susperraldia behar du arlo guztietan, hortik dator Sorionekuak jaiaren ideia''
Ibai Sueskun: ''Euskarak susperraldia behar du arlo guztietan, hortik dator Sorionekuak jaiaren ideia''
Ibai Sueskun: ''Euskarak susperraldia behar du arlo guztietan, hortik dator Sorionekuak jaiaren ideia''

1:42

Deitzaileek azaldu dutenez, mobilizazioan euskararen aldeko pauso bat aurrera eman nahi dute. Ildo horretan, hurrengoa esan dute: "Gurekin batera urrats hori emateko prest zaudeten eragile sozial eta politiko orori deia egiten dizuegu, dinamikarekin bat egin dezazuen eta euskararen aldeko bidea batera egin dezagun".

Azpimarratu dute gaur egungoa "herritarren garaia" dela, are, "euskararen garaia da, Nafarroaren garaia da". Horri jarraika, uste dute urrats bat aurrera egiteko garaia dela, "eta horretara goaz. Euskara nafar guztiona da, denona".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Iruñea azken orduko berriak Nafarroako albisteak Gizartea Gaurko titularrak Azken kultur albisteak Albisteak Jaiak