Gizartea -

Bizkaia

Asteburuan Bilbon botila batekin buruan kolpatuta larri zauritu zuten gizona hil egin da

Eraso horregatik, 22 urteko gazte bat kartzelan dago, Bilboko auzo horretako jaietako bigarren asteburuan, larunbat goizaldeko bostak aldera, Ibarrekolandako kale batean izandako gertakarien ustezko egilea delakoan.

Ibarrekolanda (Bilbo). Irudia: EITB
Ibarrekolanda (Bilbo).
Ibarrekolanda (Bilbo). Irudia: EITB

Agencias | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan Bilbon botila batekin buruan kolpatuta larri zauritu zuten 49 urteko gizona hil egin da, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Eraso horregatik, 22 urteko gazte bat kartzelan dago, Bilboko auzo horretako jaietako bigarren asteburuan, larunbat goizaldeko bostak aldera, Ibarrekolandako kale batean izandako gertakarien ustezko egilea delakoan.

Bertaratu ziren ertzainek konorterik gabe zegoen gizon bat aurkitu zuten lurrean, eta, eztabaida baten ondoren, atxilotutako gazteak buruan botila batekin eraso ziola egiaztatu zuten.

Erasoaren ustezko egilea topatu zuten, eta identifikatu ondoren, atxilotu egin zuten. Zauritua, berriz, ospitalera eraman zuten, eta ebakuntza egin zioten, zauri larriak zituelako. Zauritua hil egin da azkenean.

Gazteak aurrekariak ditu, eta Bilboko guardiako epaitegiaren esku utzi ondoren espetxeratu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak