Gizartea -

Trafiko aldaketak

Trafikoan ez ezik, garraio publikoan ere izango du eragina Tourrak, Zornotzatik abiatzen den egunean

Uztailaren 3an Zornotzan hasiko da Frantziako Tourraren hirugarren etapa. Kale asko itxiko dituzte bertan, eta gainera, 09:00etatik 14:00etara, zerbitzu mugatuko du Bizkaibusek. Euskotrenek, bestalde, zerbitzua indartuko du.

Zornotza. Argazkia: EITB Media
Zornotza
Zornotza. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2023ko uztailaren 3an, Frantziako Tourraren 3. etapa Zornotzan hasiko da. Hartara, 06:00etatik 14:00etara, zenbait kaletan zirkulazioa moztuko dute ibilgailu guztientzat, baimendutakoentzat salbu:

• Gudari kalea, Txiki Otaegi kalearekiko bidegurutzetik• Ibaizabal, aparkalekua barne• Nafarroa, bi aparkalekuak barne• Azoka• Jauregibarria• Belatxikieta• Bizkargi• Enrike Renteria, 10. zenbakiko garajeen sarreraraino

Ibilbidea Zornotzan

Herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko eta beharrezko azpiegitura prestatzeko denbora izateko, bizilagunei eskatuko zaie ibilgailu guztiak kale horietatik kentzeko,  beranduenez, 2023ko uztailaren 1eko (larunbata) gaueko 22:00etarako.

Ostegunean, ekainaren 29an, Udaltzaingoak eta antolakuntzak baimendutako langileek informazioa emango diete egoiliarrei, egun horretan erabilgai egongo diren aparkaleku alternatiboei eta mozketei buruz, eta espazio publiko horren erreserba bermatuko dute.

Uztailaren 3ko 10:00etatik 13:15etara, Tourraren ibilbide osoa moztuko da. 

Lemoa eta Galdakao

Zornotzak uneoro izango du sarbidea Lemoatik eta Galdakaotik, eta edozein ibilgailu sartu ahal izango da herrigunera, itxita dauden guneetara izan ezik. 

Uztailaren 3an, 3.500 kilotik gorako ibilgailuei sarrera mugatuko zaie. 

Garraio publikoan eragina

09:00etatik 14:00etara zerbitzu mugatua izango dute ondorengo lineek:

A-3911 Elorrio - Galdakaoko OspitaleaA-3912 Eibar – GaldakaolpA3514 Gernika – BilbaoA3515 Bermeo - BilbaoA3513 Lekeitio – BilbaoA3523 Lekeitio – BilbaoA3525 Gernika – UPV/EHU

Lemoatik Bilbora doazen eta Durangaldetik ez doazen linea guztiek, A3925, A3927 eta A3917 lineek, zerbitzu normala izango dute. Gudari kaleko ohiko geltokia San Pedro kalera lekualdatuko da, Vallet Poligonoaren parera.

Euskotrenek, bestalde, zerbitzua indartuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko kirol-albisteak Txirrindulari probak Gizartea bideoak Frantziako Tourra Azken ordukoa Bizkaia Amorebieta-Etxano bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Garraio publikoa