Gizartea -
Bizkaia
Parapentea egiten ari zen gazte bat zauritu da Sopelan, erori eta harrien kontra kolpatu ostean
Istripua Barinatxe hondartzan gertatu da, 16:30 inguruan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Agentziak | EITB MEDIA
Gazte bat zauritu da larunbat honetan Sopelako (Bizkaia) Barinatxe hondartzan parapentea egiten ari zela izandako istripu batean, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.
Gertakaria 16:30ean jazo da. 26 urteko parapentista, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, erori egin da eta harri batzuen kontra jo du.
Sorosleek eman dute istripuaren berri, eta lekura bertaratu dira Ertzaintza eta suhiltzaileak; azken horiek gaztea erreskatatu eta anbulantzia batera eraman dute. Azkenik, Gurutzetako ospitalera bidali dute.
Ertzaintza, sorosleak (istripuaren berri eman dute) eta suhiltzaileak (gaztea erreskatatzea eta anbulantzia batera eramatea lortu dutenak) bertaratu dira, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.