Gizartea -
Osakidetza
Osasun Sailak konpondutzat jo ditu farmazietako errezeta elektronikoaren zerbitzuko arazo teknikoak
Osakidetzak azaldu duenez, arazo horiek gorabehera, zerbitzua bermatuta egon da une oro, eta tratamendu farmakologikoak normaltasun osoz eman ahal izan dira.
Agentziak | EITB Media
Aste honen hasieran Osakidetzako errezeta elektronikoko zerbitzuak gaizki funtzionatzea eragin zuten arazo teknikoak konpondu dira, eta duela 48 ordutik zerbitzua normaltasunez dabil. Ohar batean, Osasun Sailak azaldu du, arazo horiek gorabehera, zerbitzua bermatuta egon dela une oro, eta, beraz, tratamendu farmakologikoak normaltasun osoz eman ahal izan direla.
Zehaztu duenez, gorabehera horien ondorioz, sistema motelago joan da, baina "inola ere" ez da erabat erori, eta, gainera, beti egon da aurreikuspen bat herritarrentzako sendagaiak segurtasunez bermatzeko.