Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Infekzio tropikal kasua Donostian, negoziazio politikoak eta Gasteizko hilketa matxista
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Infekzio tropikal kasua Donostian: Gaur jasoko dituzte ostegunean sukar hemorragikoa izan dezakeelakoan Donostia Ospitalera eraman duten emakumeari egindako proben emaitzak. Donostialdeko ESIko mediku zuzendariorde Xabier Zubeldiak ostegunean esan zuenez, "ia ezinezkoa" da ebola izatea.
- Hauteskundeen osteko negoziazioak: Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen ostean, tokiko eta lurraldeko gobernuak osatzeko negoziazioetan murgilduta daude alderdiak. Gaurko espero da, esaterako, EAJren eta PSE-EEren arteko akordioa.
- Gasteizko hilketa matxista: EAEn emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei ematen zaien arreta koordinatzeko Erakundearteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordea bilduko da gaur, eta besteak beste, Maialen Mazon gasteiztarraren hilketa izango dute hizpide.