Gizartea -

Lehortea

Arabako hegoaldea idortzen ari da

Lehorteak batez ere lurraldearen hegoaldean du eragina, aurtengo urte hidrologikoan % 51,7 euri gutxiago egin baitu.

Arabako estazioek gero eta ur gutxiago batzen ari dira urtez urte. Argazkia: EFE-EITB MEDIA
Arabako estazioek gero eta ur gutxiago batzen ari dira urtez urte. Argazkia: EFE-EITB MEDIA
Arabako estazioek gero eta ur gutxiago batzen ari dira urtez urte. Argazkia: EFE-EITB MEDIA

I. R. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Eduki honek grafiko interaktibo bat dauka. Aplikaziotik kanpo behar bezala ikusteko, egin klik hemen.

Azken urteotan areagotu egin den lehortearen ondorioak pairatzen ari dira Araban, prezipitazioak gutxitu egin baitira. Abetxukuko eta Paganosko plubiometroek lurraldearen erdialdean eta hegoaldean bildutako datuek egoera kezkagarria erakusten dute. 2022an, pilatutako euri-kopurua aurreko bost urteetako batezbestekoaren ia erdia izan zen. Eta aurten egoerak ez du hobera egin, okerrera baizik, urte hidrologikoan (2022ko urriaren 1etik hona) % 51,7 euri gutxiago egin baitu.

Lehorteak Arabako hegoaldeari eragiten dio bereziki. 2022an Paganosko estazioan egindako neurketen arabera, prezipitazioak ia erdira jaitsi dira azken hilabeteotan aurreko urte hidrologikoetako batezbestekoarekin alderatuta. Abetxukukoan, bestalde, beherakada % 38,7koa izan da.

Euri-eskasia areagotu egin da aurten, eta azken bost urteetan batezbestekoa baino % 52 euri gutxiago neurtu dute bi estazio horietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak Lehortea