Gizartea -
Osasuna
Osakidetzak "ia ezinezkotzat" jo du Donostia Ospitalean ingresatutako emakumeak ebola izatea
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko mediku zuzendariorde Xabier Zubeldiak komunikabideen aurrean esan du emakumea egonkor dagoela. "Arriskutik kanpo dago, baina zaintzapean. Oraingoz ez dugu diagnostikorik. gaur arratsaldean edo bihar jasoko ditugu egindako proben emaitzak", adierazi du.
EITB Media
Sukar hemorragikoa izan zezakeelakoan Donostia Ospitalean ingresatu duten emakumearen berri emateko, komunikabideen aurrean agertu da Donostialdeko ESIko mediku zuzendariorde Xabier Zubeldia. Haren hitzetan, "ia ezinezkoa" da ebola pairatzea".
"Gaur goizean infekzio tropikal batekin heldu den emakumea ondo dago, baina daukan birusa arriskutsua izan daitekeenez, gisa horretako gaitzetan espezializatuta dagoen unitatean ingresatu dugu, protokoloa betez", azaldu du.
Zubeldiak berretsi du emakumea egonkor dagoela. "Arriskutik kanpo dago, baina zaintzapean. Oraingoz ez dugu diagnostikorik. gaur arratsaldean edo bihar jasoko ditugu egindako proben emaitzak", adierazi du.