Gizartea -
Osasuna
Osakidetzako zerbitzarien akats informatiko batek errezeta elektronikoa moteldu du
Osasun sailburuak azpimarratu du arazoa ez dela zerbitzuaren erorialdi bat, sistemaren moteltzea baizik. Oraindik ere nolabaiteko moteltzea egon liteke, "unean-unean".
Agentziak | EITB Media
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak asteazken honetan jakinarazi duenez, azken bi egunetan Osakidetzaren errezeta elektronikoarekin izandako arazoak zerbitzu hori ematen duten zerbitzarien akats informatiko baten ondorio izan dira.
"Ez da zerbitzua erori, sistema moteldu baizik, baina kasu horietarako kontingentzia plana daukagu, botikak segurtasunez hornitzea bermatzen duena", azaldu du.
"Inor ez da bere medikaziorik gabe geratu", azpimarratu du.
Behin arazoa identifikatuta eta behin betiko konpondu arte, oraindik ere nolabaiteko moteltzea egon liteke, "unean-unean", esan duenez.