Gizartea -

Migrazioa

Aita Mari ontziak ez du Mediterraneora itzultzeko baimenik lortuko aldez aurreko akordiorik ez badu lortzen

Hamargarren erreskate misioari ekiteko prest daude, baina egunotan jakinarazi diete migranteak lehorreratzeko Italiarekin, Maltarekin edo Libiarekin akordiorik lortu ezean ezingo dutela abiatu. 

Itsas Salbamendu Humanitarioak kudeatzen duen Aita Mari ontzia. Argazkia: EFE
Itsas Salbamendu Humanitarioak kudeatzen duen Aita Mari ontzia. Argazkia: EFE
Itsas Salbamendu Humanitarioak kudeatzen duen Aita Mari ontzia. Argazkia: EFE

Xabier Urteaga

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak kudeatzen duen Aita Mari ontziak ez du Mediterraneora itzultzeko baimenik eskuratuko, aldez aurretik ez badu Italia, Malta edo Libiarekin akordiorik lortzen.

Hain zuzen ere, duela hilabete Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak egindako bilerarekin lotu dute erabakia Aita Mari ontziko arduradunek. Twitterren zabaldutako mezu batean salatu dutenez, Espainiako Gobernuak ez die Mediterraneora itzultzen utziko, aurretiko akordiorik gabe.

Une honetan, Castelloko portu batean dago ontzia, hamargarren erreskate misioari ekiteko prest, baina egunotan jakinarazi diete migranteak lehorreratzeko Italiarekin, Maltarekin edo Libiarekin akordiorik lortu ezean ezingo dutela abiatu. 

Martxoaren 9an amaitu zuen azken misioa ontziak; lehendabizikoz, bikoitza. Ordutik, erreskate gehiago burutzeko egin beharreko prestaketak burutu dituzte ontzian, eta bideari ekin nahian Burrianako portura eraman zuten astelehenean. Alabaina, oraingoz iristeko itxura handirik ez duen baimenaren zain daude.         

Aita Mari ontziak 71 pertsona erreskatatu zituen martxoan, Meditarrenoan. Italiako Gobernuaren azken erabakien ondorioz, erreskatea egin zuten lekutik, lehorreratzeko eskaini zieten portura iristeko bi egun behar izan zituztela salatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Italia Malta Eskubide unibertsalak GKEen albisteak Aita Mari ontzia Mediterraneo itsasoa gaur