Gizartea -

Teknologia

Pertsona tetraplegiko batek berriro ibiltzea lortu du, kablerik gabeko gailu digital bati esker

Teknologia berri horrekin, hanken mugimenduaren gaineko kontrola berreskuratu du gizonak; horrekin batera, zutik jarri, ibili eta eskailerak igo ahal izan ditu. Gainera, etorkizunean besoen eta eskuen funtzioak birgaitzeko antzeko sistemak erabil daitezkeela esan dute ikertzaileek.

Gert-Jan Oskamek berriro ibiltzea lortu du, gailu digital bati esker. Irudia: EITB MEDIA.
Gert-Jan Oskamek berriro ibiltzea lortu du, gailu digital bati esker. Irudia: EITB MEDIA.
Gizon tetraplegiko bat berriro ibil daiteke, garunaren eta bizkarrezur-muinaren arteko inplantazio bati esker

0:44

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko zientzialari talde batek bizkarrezur-muineko lesio bat duen herbeheretar batek berriro ibiltzea lortu du, garunaren eta bizkarrezur-muinaren arteko komunikazioa berrezartzen duen kablerik gabeko zubi digital bati esker. Horri esker, hanken mugimenduaren gaineko kontrola berreskuratu du gizonak; horrekin batera, zutik jarri, ibili eta eskailerak igo ahal izan ditu.

Gert-Jan Oskam izeneko protagonistak bizkarrezur-muineko lesioa izan zuen 2011n, paralitiko utzi zuen bizikleta istripu baten ondorioz.

Horrela, zubi digital horri esker, 40 urteko herbeheretarrak istripua izan zuenetik galdutako funtzio neurologikoak berreskuratu ditu. Teknologia hori baliatzeko, bi inplante elektroniko jarri dizkiote: hanketako mugimenduaz arduratzen den garunaren aldean bata, eta mugimendua ere kontrolatzen duen bizkarrezur-muinaren gainean bestea.

Horrela, elektrodoek pazientearen mugitzeko asmoak atzematen dituzte. Intentzio horiek estimulazio elektrikoko sekuentzia bihurtzen ditu elektrodoak; hain zuzen ere, nahi den mugimendua lortzeko muskuluak aktibatzen ditu.

Momentuz, teknologia hau ez da beste inorekin frogatu, eta soilik hanken mugikortasuna aktibatzeko baliatu dute. Hala eta guztiz ere, etorkizunean besoen eta eskuen funtzioak birgaitzeko antzeko sistemak erabil daitezkeela esan dute ikertzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Zientziaren hedapena zuzenean Osasun albisteak