Mundua -
CO2
Frantziak hegaldi laburrak debekatu ditu, betiere trenezko alternatiba dutenean
Dekretuak, 2021eko abuztuan onartutako Klimaren Legearen barruan jasotakoak, tren bidezko alternatibak "maiztasun eta ordutegi egokiak" izan behar dituela zehazten du. Gainera, tren bidezko alternatibak ordu eta erdi baino gutxiagoko iraupena izan behar du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Frantziak herrialde barruko hegaldi laburrak debekatu ditu, betiere ordu eta erdi baino gutxiagoko iraupena duen tren aukera baldin badago. Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta aireko garraioaren karbono-emisioak murrizteko hartu dute neurri hori.
Dekretuak, 2021eko abuztuan onartutako Klimaren Legearen barruan jasotakoak, tren bidezko alternatibak "maiztasun eta ordutegi egokiak" izan behar dituela zehazten du. Gainera, hegazkinak ordezkatzen dituen tren-zerbitzuak hegaldiek lotzen dituzten hiri berberak lotu behar ditu trenbidez.
Frantziako Garraio ministroak pozik hartu du neurria, eta berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko "funtsezko pausoa" dela esan du.
Neurriak, baina, kritikak ere jaso ditu. Izan ere, Nazioarteko Aire Garraioaren Elkartearen arabera, neurri "zentzugabea" da, karbono dioxidoaren (CO2) isurietan "eragin eskasa" izango baitu.