Gizartea -
Homofobia
Urruntze-agindua ezarri diote Villabonako eraso homofoboaren ustezko egile bati
Hala, bikoteak justizia eskatzen jarraitzen du, eta auzitegi-medikuak biktimek dituzten kalteak baloratuko ditu orain.
EITB MEDIA
Villabonako eraso homofoboaren ustezko egileek eta biktimek deklaratu dute gaur, Tolosako epaitegian. Horretan, epaileak urruntze-agindua ezarri du ustezko erasotzaile batentzako.
Bost orduz bi aldeen testigantzak entzun ostean, epaileak urruntze-agindua ezarri du, biktimek eskatzen zutena. Hauek, beraz, pozik agertu dira erabakiarekin. Horretan, biktima baten izebak eta lekuko batek epaitegian deklaratu dute, bi biktimekin eta ustezko bi erasotzailerekin batera.
Hala, bikoteak justizia eskatzen jarraitzen du, eta auzitegi-medikuak biktimek dituzten kalteak baloratuko ditu orain.
Eraso homofoboa
Kolonbiatik etorritako bikoteak festa-gaua zuen Villabonan, maiatzaren 14an,eraso jasan zuenean. "Marikoiak, atzerritarrak, hau ez da zuen lekua; alde hemendik!" oihuen artean, bietako bat botila batekin zauritu zuten. Biktima Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten larrialdietarako zerbitzuek.
Lekuko baten arabera, erasoa 04:30 aldera gertatu zen, bat-batean, inolako arrazoirik gabe. Horren hitzetan, "homosexualak zirelako" egin zieten eraso.