Gizartea -

EPAIKETA

Gamarrako hilketaren akusatuari espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri dio epaileak

Gutxienez, 25 urteko espetxe-zigorra bete beharko du. Hilketa-delituaz gain, lesio-delitua ere leporatu diote.

Akusatua epaiketaren une batean. Argazkia: EITB Media
Akusatua epaiketaren une batean.
Akusatua epaiketaren une batean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri dio epaileak 2020ko uztailean Gamarrako (Gasteiz) industrialdean ezagun bat hiltzea leporatu zioten gazteari. Apirilean egindako epaiketan, herri-epaimahaiak errudun jo zuen, azpikeriaz egindako hilketagatik.

Ana Zulueta Arabako Lurralde Auzitegiko magistratuak asteon kaleratutako epaiaren aurkako helegitea jartzeko aukera dago EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.

Epaiketaren lehen egunean, akusatuak onartu egin zuen biktimari labana batekin eraso ziola, eta barkamena eskatu zuen. Herri-epaimahaiak hilketa azpikeriaz burutu zuela ebatzi zuen, "biktimaren zaurgarritasuna" aprobetxatuz —biktimak aniztasun funtzionala aitortuta zuen—.

Gutxienez, 25 urteko espetxe-zigorra bete beharko du. Hilketa-delituaz gain, lesio-delitua ere leporatu diote, eta familiari 163.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak