Gizartea -
BIZKAIA
Gazte batek salatu du pertsona talde batek jipoitu egin duela Ortuellako jaietan
Larunbatetik iganderako gauean gertatu zen erasoa, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
EITB Media
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batek Ortuellako jaietan asteburuan jasandako erasoa argitzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.
Biktimaren familiak jarritako salaketaren arabera, igandean, 05:40 aldera, gertatu zen erasoa. Antza denez, hainbat gaztek lapurreta egin eta jipoitu egin zuten Ortuellako jaietan.
Ortuellako Udalak ohar bidez atsekabea agertu du. Halaber, elkartasuna adierazi dio erasoa jasan duen pertsonari eta babesa eskaini dio haren familiari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea