Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Uholdeen ondorena Nafarroan, pentsiodunen martxak eta M28rako azken txanpa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Uholdeen ondorena Nafarroan: Larunbateko uholdeen ondoren, Bera, Lesaka eta Arano bere onera etortzen ari dira. Kalteak handiak izan dira, eta Aitor Elexpuru Berako alkateak jakinarazi du hondamendi eremu izendatzea eskatuko dutela.
- Pentsiodunen martxak: Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hiru martxa abiatuko ditu astelehen honetan Gasteizerako bidean, gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino igotzea eskatzeko. Bi martxa aldi berean abiatuko dira Bilbotik eta Bergaratik gaur, 12:00etan, eta hirugarrena bihar irtengo da Aguraindik.
- M28rako azken txanpa: Igandeko udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina azken txanpan sartu da. Gaur da inkestak kaleratzeko azken eguna.