Gizartea -

Astelehenetik aurrera

Air Europak bertan behera utzi ditu Bilbo eta Madril arteko gaurko hegaldi guztiak, pilotuen grebagatik

Maiatzaren 22, 23, 25, 26, 29 eta 30ean eta ekainaren 1 eta 2an izango dira greba-egunak. Kaltetutako bezeroei zenbait aukera eskaini dizkie Air Europak: hegaldi-txartelaren data edo helmuga aldatzea, edo dirua txartel batean jasotzea, etorkizunean gastatu ahal izateko.

Ilarak Loiuko aireportuan. Artxiboko argazkia
Ilarak Loiuko aireportuan
Ilarak Loiuko aireportuan. Artxiboko argazkia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren ekainaren 2ra bitartean Air Europa konpainiako pilotuek deitutako grebagatik, gaurko aurreikusita zeuden 14 hegaldi bertan behera geratuko dira, tartean, Bilbotik Madrilerakoa eta Madrildik Bilborakoa.

Maiatzaren 22, 23, 25, 26, 29 eta 30ean eta ekainaren 1 eta 2an izango dira greba-egunak, eta zortzi egun horietan, guztira, 114 hegaldi geratuko dira bertan behera. Estatu mailan, esaterako, Madril eta Bilbo Coruña, Palma, Vigo eta Malagarekin lotzen dituzten hegaldiei eragingo die, eta nazioartean, Erroma, Milan, Paris-Orly, Porto eta Lisboa lotzen dituztenei.

Ikusi hemen bertan behera geratuko diren hegaldiak, egunez egun. Kaltetutako bezeroei hainbat aukera eskaini dizkie Air Europak: hegaldi-txartelaren data edo helmuga aldatzea, edo dirua txartel batean jasotzea, etorkizunean gastatu ahal izateko.

Aldarrikapenak

Seplaren iritziz, "Air Europako zuzendariek sortutako lan-tentsioaren eta gatazkaren ondorioz" deitu dute pilotuek grebara, "langileen eskubideekin jolasean ari direlako, proposamen gisa saltzen ari baitira IV. hitzarmen kolektiboan lortutako lan-eskubideen benetako galera dena".

"Enpresaren presioen aurrean men egiteak epe labur eta ertainerako lan-baldintza eta soldata kaxkarragoak ekarriko lituzke", ondorioztatu du sindikatuak. "Pilotuak diskriminatuta sentitzen dira, soldatak berrikusteko beste hitzarmen-negoziazioetan enpresak beste jarrera bat izan duelako", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Grebak Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Bidaiak Lan gatazkak albisteak gaur