Gizartea -

Barakaldo

Salestarrak prest daude pederastiaren biktima izan den ikasle ohi baten tratamendu psikologikoa ordaintzeko

Dagoeneko hilda dagoen apaiz baten eskutik abusuak jasan zituen Barakaldoko ikastetxeko ikasle ohi batek, 80ko hamarkadan, eta 60.000 euro eskatu ditu 1992tik jasotako tratamenduengatik.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salestarren kongregazioak aitortu du ordenak Barakaldon (Bizkaia) duen ikastetxe bateko ikasle ohi batek sexu-abusuak jasan zituela apaiz baten eskutik. Horren aurrean, iragarri du prest dagoela biktimaren tratamendu psikologikoaren gastuak ordaintzeko. Keinu hori harekin hasitako "prozesu errestauratiboa" bultzatzeko egin dute.

Kongregazioko iturriek azaldu dutenez, Espainiako Estatuan abusuak jasan dituzten hamar bat biktimarekin hasi dute prozesua, Barakaldoko ikastetxeko ikasle ohiarekin barne. Kongregazioak dagoeneko hilda dagoen apaiz batek 80ko hamarkadan egindako abusuak aitortu zituen, eta biktimari kalteak ordaintzeko erabakia hartu zuen.

Iturri horiek ez dute zehaztu zenbatekoa izango litzatekeen gastu hori, baina El Correo egunkariak jakinarazi du biktimak ia 60.000 euroko fakturak aurkeztu dituela, 1992tik jasotako tratamendu psikologikoak ordaindutakoan jasotakoak. Etorkizuneko tratamenduen gastuak ere bere gain hartzeko eskatu die ikasle ohiak salestarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak Sexu abusuak Eliza Katolikoan