Gizartea -

OSASUNA

Edulkoratzaileek ez dute pisua galtzen laguntzen eta hilkortasuna areagotu dezakete

Munduko Osasunaren Erakundeak egin berri duen ikerketa baten emaitza da. Horren arabera, "2 motako diabetesa eta epe luzeko gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua areagotu dezakete edulkoratzaileek".

Irudia: Pixabay eta Pexels.
Irudia: Pixabay eta Pexels.
Irudia: Pixabay eta Pexels.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sakarina edota estebia bezalako edulkoratzaileek ez dute pisua galtzen laguntzen eta hilkortasuna areagotu dezakete; 2 motako diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak eragin ditzateke, besteak beste.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) esan du hori, egin berri duen ikerketa baten emaitzak aintzat hartuta. Edulkoratzaileak ez hartzea aholkatu du, eta berretsi du gozoa ahalik eta gehien murriztu behar dela otordu guztietan elikadura osasuntsua izateko. Halaber, azpimarratu du azukrea haurtzaroko elikaduran murrizteak nabarmen hobetzen duela osasuna helduaroan.

MOEk gomendatzen ez dituen produktu espezifikoen artean ondorengoak daude: k akesulfamoa, aspartamoa, adbantamea, ziklamatoak, neotamea, sakarina, sukralosa, estebia eta horren eratorriak. Edulkoratzaileek epe luzera ez dutela inolako onurarik eta ez dutela gorputzeko grasa murrizten laguntzen gehitu du erakundeak. 

MOEk nabarmendu duenez, gaur zabaldutako gomendioa pertsona guztientzat da, ez bakarrik aurretik diabetesa dutenentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Elikadura osasungarria albisteak Munduko Osasun Erakundea Ongizatea eta osasuna