Gizartea -

Zegama-Aizkorri

Zegama-Aizkorri lasterketa ikusten ari zirela 10 metro amildu diren bi emakume erreskatatu dituzte

13:00ak inguruan gertatu da ezbeharra, Aizkorri mendian. Larrien zaurituta zegoen emakumea Donostia Ospitalera eraman dute, eta bestea, zauri arinagoekin, Zumarragakora.

Emakumeen erreskatea, Aizkorrin. @SuhiltzaileGIP
Emakumeen erreskatea, Aizkorrin. @SuhiltzaileGIP
Emakumeen erreskatea, Aizkorrin. @SuhiltzaileGIP

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zegama-Aizkorri lasterketa ikusten ari zirela 10 metro amildu diren bi emakume erreskatatu dituzte igande honetan larrialdietarako zerbitzuek. 

13:00ak izateko minutu batzuk falta zirenean gertatu da ezbeharra, Aizkorri mendiaren magalean. Herritar batek 112ra deitu du, lasterketa ikusten ari ziren bi emakumezko 10 metro inguru erori direla ohartarazteko, eta bata konorterik gabe zegoela eta besteak buruan kolpea zuela jakinarazi die SOS Deiakeko langileei. 

Sos Deiaketik lasterketako antolatzaileei abisatu diete, eta Ertzaintzaren Herritarren Babeserako patruila bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko saileko agenteak eta Gipuzkoako eta Arabako suhiltzaileak mobilizatu dituzte. 

Istripua izan den tokira heldu eta zauritutako emakumeak aurkitu dituztenean, Sancti Spriritu baselizara eraman dituzte esku-ohe banatan Gurutze Gorriko kideekin elkarlanean. Ondoren, Gurutze Gorriko lur orotariko ibilgailuetan, aparlkalekura eraman dituzte; bertan zituzten zain anbulatziak. 

Larrien zaurituta zegoen emakumea Donostia Ospitalera eraman dute, eta bestea, zauri arinagoak zituena, Zumarragakora

Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako teknikari batek koordinatu du erreskatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zegama Aizkorri Albisteak eskalada Mendi lasterketak Mendiko istripuak gaur Aizkorri mendilerroa