Gizartea -
ISTRIPUA
Artai Santidrian gidaria hil da Azpeitiko Rallysprintean parte hartzen ari zela, istripuz
Istripua Bentaberriko bidegurutzean gertatu da. Kolpearen ondoren, su hartu du ibilgailuak. Gidaria bertan hil da eta Daniel Chasco kopilotua autotik atera ahal izan da eta Donostia Ospitalera eraman dute.
EITB MEDIA
Azpeitiko XXIII. Rallysprintean parte hartzen ari zen Artai Santidrian gidaria hil da gaur arratsaldean izandako istripuan.
Ezbeharra 15:30 inguruan gertatu da GI-2634 errepidean, , probako hiru sioaetatik lehena egiten ari zirela eta oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Hildakoa proban parte hartzen ari zen auto bateko gidaria zen. Istripuaren ostean ibilgailuak su hartu du eta gidaria bertan hil da, suhiltzaileek baieztatu dutenez.
Daniel Chasco kopilotua autotik atera ahal izan da eta Donostia Ospitalera eraman dute.
Antolakuntzak bertan behera utzi du proba.