Gizartea -
Ikastolak
Uholdeen ondorioz Herri Urrats 12:00etan hasiko da eta eremuak nahiz programazioa murriztu egingo dituzte
Antolakuntzak iragarri duenez, Araba gunea baino ezin izan dute salbatu, eta bertan egingo dira ekitaldi eta kontzertu nagusiak, uholde arriskuagatik ezin izango baitira beste guneak zabaldu.
eitb media
Senpereko aintziran (Lapurdi) ospatzen den Herri Urrats Iparraldeko ikastolen festa handia euriak goitik behera baldintzatukoa izango da aurten. Izan ere, antolakuntzak iragarri duenez, uholde alerta dela eta, igandeko Herri Urratsean murrizketa handiak izango dira, bai eremuari dagokionez bai programazioari dagokionez.
Seaska Ikastolen Elkarteak eta Senpereko Herriko Etxeak larunbat arratsaldean egin duten bileran hartu da erabakia: ekitaldiak Araba eremura mugatuko dira eta 12:00etan hasiko dira. Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak bilera ostean azaldu duenez, sei eremuetatik bakarra salbatu ahal izan da. "Bertan izango dira kontzertu nagusiak, jatekoa eta animazioak, baina ez gara nahi genuen Herri Urratsera helduko aurten", esan du.
Galerak "izugarriak" izango direla aurreikusita, elkartasunerako deia egingo dute bihar.