Gizartea -

Trafikoa

Konpondu dira N-1eko arazoak, Villabonan zuhaitz bat erori ondoren errepidea itxita egon ostean

Donostiako noranzkoan itxi behar izan dute, eta zirkulazioa herrigunetik bideratu dute, baina jada lortu dute bidea garbitzea.

Zuhaitz bat erori da N-1 errepidean, Villabonan

0:23

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean zuhaitz bat erori da N-1 errepidean Villabonan (Gipuzkoa), Donostiako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Errepidea erabat itxi behar izan dute Gipuzkoako hiribururako norabidean 08:05ak arte, eta zirkulazioa herrigunetik bideratu dute.

Ondoren, errepideko erreietako bat irekitzea lortu dute eta trafikoa normaltasunera itzultzen hasi da. 11:00etarako bidea guztiz irekita zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Villabona Albisteak N-1