Gizartea -
ATXILOKETA BILBON
Europan bilatzen ari ziren gizon bat atxilotu dute Bilbon, indarkeriaz egindako lapurretak egotzita
Atxilotuaren bila ari ziren Errumanian, ordena publikoaren eta estatu-segurtasunaren aurkako delituak, ebasketa eta indarkeriazko lapurretak egotzita.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Bilbon, indarkeriaz egindako lapurretak egotzita. Errumaniako agintari judizialek hura atxilotu eta entregatzeko agindua eman zuten Europa mailan, ordena publikoaren eta estatu-segurtasunaren aurkako delituak, ebasketa eta indarkeriazko lapurretak egotzita. Gainera, aurrekariak zituen Espainian, jabetzaren aurkako delituengatik.
Gizona maiatzaren 3an atxilotu zuten, Bilboko Kale Nagusian, Polizia Judizialaren Brigadako ikertzaileek hura bilatu eta aurkitzeko dispositibo bat ezarri ondoren.
Atxilotu ostean, Auzitegi Nazionaleko Guardiako Instrukzio Epaitegi Zentralera eraman zuten, Madrilera, eta handik Errumaniara estraditatu dute.