Gizartea -
Gipuzkoa
Motor gidari bat larri zauritu da Orion izandako trafiko istripu batean
Ondorioz, N-634 errepidea itxi dute puntu horretan, bi noranzkoetan. 14:20an berriro zabaldu da errepidea, behin laguntza- eta garbiketa-lanak amaituta.
EITB Media
Motor gidari bat larri zauritu da Orion larunbat honetan, auto baten aurka talka egin ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Goizeko 11:00ak aldera gertatu da istripua, N-634 errepideko 11. puntu kilometrikoan, Orio parean eta Zarautzerako noranzkoan.
Ertzaintza eta Osakidetza bertaratu dira istripuan inplikatutakoei laguntzeko. Osasun-langileek motorraren gidaria artatu dute, eta anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera, zauri larriekin.
Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan 14:20ak arte; orduan, behin laguntza-lanak eta bidea garbitzeko lanak amaituta, errepidea zabaldu eta zirkulazioa bere onera itzulo da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.