Gizartea -

Koronabirusa

Amaitu egin da koronabirusak eragindako nazioarteko larrialdia, 3 urteren ostean

Munduko Osasunaren Erakundeak bertan behera utzi du 2020ko urtarrilaren 30ean ezarritako nazioarteko larrialdia.

Hainbat pertsona, musukoarekin Bilbon. EITB
Hainbat pertsona, musukoarekin Bilbon. EITB
Hainbat pertsona, musukoarekin Bilbon. EITB

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasunaren Erakundeak (MOE) amaiera eman dio gaur covid-19ak eragindako nazioarteko larrialdi egoerari, hiru urteren ostean, eta planeta osoak kasuak nabarmen murriztu direla ikusita. Hain zuzen ere, 2020ko urtarrilaren 30ean aktibatu zuten alerta.

Tedros Adhanom Ghebreyesus MOEko zuzendari nagusiak azaldu duenez, erakundearen larrialdi batzordeak bilera egin zuen atzo, eta pandemiaren egungo egoera aztertu ondoren erabaki dute larrialdia desaktibatzea.

Urte hasieratik, koronabirus kasuak eta heriotzak nabarmen jaitsi dira mundu osoan: apirileko azken astean, MOEk 630.000 kasu eta 3.500 heriotza egiaztatu zituen, eta urtarrilean 1,3 kasu eta 14.000 heriotza izan ziren.

Hiru urtean, covid-19ak 765 milioi pertsonari eragin die, eta 20 milioi inguru hil dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea