Gizartea -

EUSKARARI BURUZKO INKESTA

Nafarroako herritarren % 26,5 euskaldunak edo euskaldun hartzaileak dira

Hamar urtetan bi puntu igo da euskaldunen edo euskaldun hartzaileen kopurua. Bestalde, 14 urtetik beherako euskaldunen kopurua apaldu egin da, % 29,1etik % 26,7ra.

Euskararen aldeko manifestazio bat, Iruñean. Argazkia: EFE
Euskararen aldeko manifestazio bat, Iruñean. Argazkia: EFE
Euskararen aldeko manifestazio bat, Iruñean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako herritarren % 26,5ek euskararen ezagutzaren bat du: horietatik, 14,9 euskaldunak dira —euskaraz hitz egiteko erabateko gaitasuna dute— eta % 11,9 euskaldun hartzaileak —euskara ulertu bai, baina hitz egiteko zailtasunak dituzte—. Gainerako % 73,5ek, berriz, ez daki eta ez du ulertzen euskara.

Nafarroako Estatistika Institutuak (Nastat) 2021ean egindako ikerketa baten emaitzak dira horiek. Nafarroako hiru urtetik gorako herritarren artean euskararen ezagutza neurtu zuen eta gaur plazaratu ditu emaitzak.

Mantso bada ere, goraka doa euskararen ezagutza Foru Erkidegoan. Azken hamar urteotan bi puntu eskas hazi da euskaldunen eta euskaldun hartzaileen kopurua. 1986ko datuak kontuan hartuta, berriz, euskaldunen kopurua 4,7 puntu hazi da eta euskaldun hartzaileena, 7,5 puntu.

Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioak eragin handia du bilakaera guztian. Ikerketaren arabera, herritarren jaioterriak baldintzatzen du euskararen ezagutza: eremu euskaldunean jaiotakoen ia % 74 euskaldunak dira eta, kontrara, eremu ez-euskaldunean jaiotakoen artean euskaraz dakitenak ez dira % 3ra iristen. Eremu mistoan, berriz, igoera oso apala da: euskaldunen ehunekoa puntu bat hazi da hamar urtetan.

Adinari erreparatuta, 14 urtetik beherako euskaldunen kopurua apaldu egin da, % 29,1etik % 26,7ra, baina gainerako adin tartetan hazi egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua ETB Nafarroa