Gizartea -

Kopako Finala

Marea gorritxoa, Sevillan nagusi

Iruñean eta Nafarroan dena ematen ari dira larunbateko finalean Osasuna animatzeko. 24.000 zale gorritxo izango dira orotara Andaluziako hiriburuan.

Kopa
Kopa
Gorritxoek Sevillako Santa Cruz auzoa hartu dute

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasunaren zaleak Sevillako kaleak betetzen eta alaitzen ari dira ostiraletik, larunbateko Finalaren atarian. Kolore gorria da nagusi Andaluziako hiriburuan, baina jende uholde handiena larunbatean bertan espero da.

Bezperako ilusioarekin eta gogoarekin daude Sevillara joan ez diren zale gorritxoak ere
Bezperako ilusioarekin eta gogoarekin daude Sevillara joan ez diren zale gorritxoak ere
Bezperako ilusioarekin eta gogoarekin daude Sevillara joan ez diren zale gorritxoak ere

1:36

Hain zuzen ere, orotara 24.000 zale abiatuko dira Iruñetik Andaluziako hiriburura. Ostiralean, hiru hegaldi atera dira Noaingo aireportutik, eta larunbatean, beste hiru (09:00etan, 09:40an eta 10:00etan).

Lurretik are handiagoa izaten ari da marea gorritxoa: guztira, 150 autobus, 120 autokarabana eta lau tren abiatuko dira Nafarroako hiriburutik.

Eta autoz joan nahi badut, non utz dezaket? Bi aukera dituzu:

- Carlos III.a etorbideko aparkalekua (lekua erreserbatu behar da)

- Saba Torre Sevilla parkinga, Inca Garcilaso kaleko 2. zenbakian, Fan Zonetik gertu (hemen ezin da erreserba egin).

Osasunaren zaleak Sevillako kaleak alaitzen ari dira euren kantuekin
Osasunaren zaleak Sevillako kaleak alaitzen ari dira euren kantuekin
Osasunaren zaleak Sevillako kaleak alaitzen ari dira euren kantuekin

1:05

Osasunazaleak, non eta Tokion!
Osasunazaleak, non eta Tokion!
Osasunazaleak, non eta Tokion!

1:36

Pantaila erraldoiak Gaztelu plazan

Bien bitartean, Iruñean agortu egin dira Osasunako kamiseta guztiak, eta bandera gorritxoak nonahi ikus daitezke.

Larunbatean, lau pantaila erraldoi eta zortzi soinu dorre jarriko dituzte Gaztelu plazan, bertan bildutakoek 22:00etan hasiko den partida behar bezala ikus dezaten. Jaia lehenago hasiko da, ordea; izan ere, 20:00etatik 22:00etara DJ bat arituko da giroa alaitzen. 

Osasunak Errege Kopa irabazten badu, Iruñeko udaletxean harrera egingo diote igandean, 19:15ean. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahalko da Gaztelu plazan jarriko dituzten pantaila erraldoien bitartez. Gainera, La Pamplonesa musika bandak joko du.

Gaur, 14:00etan, Osasunaren elastiko erraldoi bat jarri dute Iruñeko udaletxeko fatxadan, eta larunbat iluntzean, gorri-urdinez argiztatuko dute.

Euria, azkenaldian leku batzuetan hain beharrezkoa dena, larunbat arratsalde-gauean irits liteke Nafarroara, Kopako finalaren orduan hain zuzen ere, eta osasunazaleak zeruari begira daude, askok kalean ikusiko dutelako partida, pantaila erraldoietan. 

EITBk zuzenean eskainiko du final historikoa, ETB1en, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Futbola Kirolak Osasuna Iruñea Errege Kopa Nafarroa Jagoba Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Albisteak