Gizartea -

Eguraldia

Enbatak amaiera eman die eguneko tenperatura altuei

Bizkaiko kostaldera 21:00ak jota heldu da enbata, baina geroago astindu du Gipuzkoako kosta.

Enbata Zurriola hondartzan, Donostian.
Enbata Zurriola hondartzan, Donostian.
Enbata indartsu sartu da Bizkaiko kostaldetik

0:37

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beroa izan da asteazkeneko protagonista Euskal Herrian. Bilbon, 35 graduraino igo dira termometroak, eta beroak zaplada eman die donostiarrei ere arratsaldeko lehen orduetan. Baionan eta Iruñean, 30 graduren bueltan ibili dira termometroak, baita Gasteizen ere, Euskalmetek egindako iragarpena betez.

Bihar, baina, baretu egingo dira tenperaturak, eta udaberri giroa nagusituko da berriro, udakoa baino gehiago. Ordurako, 26 graduko maximoak iragarri dituzte Bilbon, eta giro freskoagoa gainerako hiriburuetan. Ostiralean ere ez du euririk egingo, eta tenperaturak 25 graduren bueltan ibiliko dira.

Gaurkoari dagokionez, hego haizearen ondorioz, termometroek gora egin dute, orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osoan. 11:00etan, 25 gradu zeuden Donostian, eta 24 Bilbon —ordura arte tenperatura altuenak neurtu dituzten bi hiriburuak—.

Enbata, iluntzean

Enbata indartsu sartu da iluntzean euskal kostaldean, eta tenperaturek nabarmen egin dute behera. Bizkaiko kostaldera 21:00ak jota heldu da enbata, baina geroago astindu du Gipuzkoako kosta.

Segurtasun Sailak abisu horia ezarri egin du ordurako. Egunean zehar hegotik jotako haizeak mendebalde ipar-ekialdera aldatu du norabidea, eta azkar heldu da kostaldeko hainbat lekutara, orduko 60-80 kilometroko haize boladak utzita.

Enbatak, gainera, aldaketa ekarri du tenperaturan; izan ere, termometroak ia 10 gradu jaitsi dira iluntzean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea