Gizartea -
Trafikoa
Kartzela zigorra ezarri diote Cadreitan hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu zituen gidariari
21 urteko gizonak baimendutakoa baino lau aldiz alkohol tasa handiagoa eman zuen. Hiru zaurituetako bat oso larri dago.
EITB Media
Tuterako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiak behin-behineko espetxeratzea agindu du atzo Cadreitan (Nafarroa) hiru txirrindulari harrapatu eta zauritu zituen gidariarentzat.
Gidariak, Tuterako 21 urteko gizon batek, baimendutakoa baino lau aldiz alkohol tasa handiagoa eman zuen.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, harrapaketa 09:20an gertatu zen, Na-134 Ebroko ardatza errepideko 25. kilometroan. Bost txirrindulariko talde bat jo zuen.
Antza denez, ibilgailuaren gidariak kontrako erreia hartu zuen bihurgune batean, eta bost txirrindularietako hiru harrapatu zituen. Horietako bat oso larri eraman zuten helikopteroz, eta beste biak ere larri eraman zituzten Tuterako Ospitalera.
Trafikoko patruilak eta Foruzaingoaren Argiketak Saileko agenteak bertaratu ziren.
Istripuaren lekuko bat atzetik segika joan eta gero atxilotu zuten mozkor zihoan gidaria. Haren laguntzari esker, gizona gertakariaren lekutik kilometro batera atxilotu zuten.