Gizartea -

Arabako patroia

Armentia izango da gaur, San Prudentzio egunean, jaiaren erdigunea

Probintzia plazan erretreta egin ostean, gau tropikal batez gozatu dute arabarrek, danbor eta upelak hartuta. Festak Armentiako landetan jarraituko du egunean zehar; hainbat ekitaldi daude antolatuta.

Eguraldia lagun, milaka pertsona hurbilduko dira Armentiara, 2019an bezala. Artxiboko argazkia: EITB
Armentiako landak, gainezka, 2019ko San Prudentzio egunean.
Eguraldia lagun, milaka pertsona hurbilduko dira Armentiara, 2019an bezala. Artxiboko argazkia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araban egun seinalatua dute gaur: San Prudentzio, lurraldeko patroia. Iaz ez bezala, eguraldia lagun izango dute arabarrek. Beroa espero da gaurko, 27 ºC-ko maximoak aurreikusi dituzte, eta behingoagatik, prezipitaziorik ez —"santu pixontziak" ez dio, beraz, izenari men egingo—. Hori horrela, "egun zoragarriaz" gozatzeko abagunea izango da, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak goizean nabarmendu duenez.  

Gau luzearen ondotik, eguna Zortzikoarekin abiatu da, Arabako Foru Aldundiaren Txistulari eta Tronpeta-joleen Bandaren eskutik. Gasteizko Probintzia plazan bildutako ordezkari instituzionalen artean izan da Gonzalez ahaldun nagusia, eta San Prudentzio eguna zoriontzeko baliatu du: 

Armentia da ordutik jaiaren bihotza. Antolatutako dozenaka ekitaldien arteko lehenak, meza, 11:00etan, eta ohorezko Aurreskua, 12:00etan. Ondoren etorriko dira besteak: haurrentzako jolasak, herri kirolak, lehiaketa gastronomikoak eta 170 saltokitan erosteko aukera. Betiko moduan, musikak aparteko protagonismoa izango du San Prudentzio egunean. Berbena, esaterako, Berriztu taldearen eskutik egingo dute, 18:00etan hasita. 

Festa atzo, 21:00etan, lehertu zen, erretretarekin. Lepo egon zen Gasteizko Probintzia plaza, gau epelaz baliatuta: 

Erretretak hasiera eman die San Prudentzioko jaiei
Erretretak hasiera eman die San Prudentzioko jaiei
Erretretak hasiera eman die San Prudentzioko jaiei

2:31

Gauerdia jotzear zela (23:30), 25 elkarte gastronomikotako soldadu, sukaldari eta miñoiek euren danborrak eta upelak astindu zituzten hiria "esanarazteko":  

Ametza eta Okerrak elkarteek 'Erretreta' eta 'San Prudentzio Martxa' interpretatu dituzte Danborradan
Ametza eta Okerrak elkarteek 'Erretreta' eta 'San Prudentzio Martxa' interpretatu dituzte Danborradan
Ametza eta Okerrak elkarteek 'Erretreta' eta 'San Prudentzio Martxa' interpretatu dituzte Danborradan

4:08
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertuak Araba San Prudentzio Gizartea Ramiro Gonzalez Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak Vitoria-Gasteizko Kuadrilla azken ordua