Gizartea -

TRAFIKOA

Konpondu dira hainbat ibilgailuk istripua izan ondoren Txorierriko igarobidean izandako trafiko arazoak

Hiru ibilgailuren arteko istripua 08:30ean gertatu da, Getxorako noranzkoan, eta bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Ibilgailuak bidetik erretiratuta, 09:30erako trafiko arazoak konpondu dira.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi kilometrorainoko auto-ilara luzeak sortu dira Txorierriko korridorean, Loiu parean izan den istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

08:30 aldera, hiru ibilgailuk istripua izan dute Getxorako noranzkoan, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira.

Behin istripua izan duten ibilgailuak bidetik erretiratuta, autoen joan-etorria bere onera etortzen hasi da, eta trafiko arazoak 09:30erako konpondu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Istripua Txorierrin