Gizartea -
Bizkaia
"Periodismo y ciudadanía. El reto de la confianza" izeneko jardunaldia, apirilaren 26an, Bilbon
Caixabankek Bilboko Astarloa kaleko 7. zenbakian duen egoitzan izango da ekitaldia, 18:30ean. Besteak beste, Dani Alvarez kazetariak parte hartuko du solas-mahaian.
EITB Media
Dani Alvarez lankideak apirilaren 26an Bilbon egingo den komunikabideen inguruko jardunaldian parte hartuko du. "Periodismo y ciudadanía. El reto de la confianza" izenburupean, kazetaritzaren erronkak aztertuko dira, gizartearen konfiantza berreskuratzeko.
Solasaldiaren aurretik, "Lo que está escrito" film laburra izango da ikusgai, bi kazetariren lana nolakoa den eta albisteek besteen bizimoduan duten eragina erakusten duen ikus-entzunezko lana.
Dani Alvarez Radio Euskadiko Albistegi buruarekin batera, hauek ere egongo dira solasaldirako mahaian: Isabel Leon Ser irratiko kateko Eduki zuzendaria, Isabel Iturbe Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko presidentea eta Amaia Goikoetxea Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea. Gidari lanak, berriz, Ana Irene Valle Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Fakultateko dekanoak egingo ditu.
Caixabankek Bilboko Astarloa kaleko 7. zenbakian duen egoitzan izango da ekitaldia, 18:30ean.