Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Madrilgo sutearen ikerketa, Primo de Riveraren exhumazioa eta greba Bizkaibusen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Madrilgo sutearen ikerketa: Madrilgo jatetxe batean larunbatean izandako sutea ikertzen jarraituko du Polizia Zientifikoak. Bi pertsona hil ziren, horietako bat bizkaitarra, eta 10 zauritu. Azken horien artean ere, Bizkaiko emakume bat dago.
- Primo de Riveraren exhumazioa: Jose Antonio Primo de Rivera Falangeren fundatzailearen gorpuzkiak Cuelgamuros Haranetik ateratzeko lanak goizaldean abiatu dituzte, 05:30ean, ondoren Madrilgo San Isidro hilerrira eramateko. Duela 86 urte agintari errepublikanoek epaitu eta fusilatu ostean izango duen bosgarren ehorzketa izango da.
- Greba Txorierriko Bizkaibusen: Bizkaibuseko Vectalia Txorierriko langileak greba egitera deituta daude gaur, hilak 24, euren lan-hitzarmena berritzea aldarrikatzeko. Ostiralerako, apirilak 28, beste lanuzte-egun bat dago aurreikusita. Sindikatuek diotenez, negoziazioei berriro ekiteko zuzendaritzak noiz deituko dieten zain daude.