Gizartea -

Gertakaria Bizkaian

Euskotrenek zerbitzua berrezarri du Kukullaga eta Usansolo artean, harrapaketa bategatik etenda egon ostean

Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arizko geltokian (Basauri).

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arizko geltokian, Basaurin. Ondorioz, Euskotrenek zerbitzua eten behar izan du Kukullaga eta Usansolo artean, eta tarte batean autobusez egin dute bi puntu horien arteko bidea bidaiariek, konpainiak berak jakitera eman duenez.

09:30 aldera, baina, tren zerbitzua berrabiarazi du Euskotrenek.

Harrapaketa Arizko geltokian (Basauri) jazo da, 07:00etan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskotren Etxebarri Usansolo gaur